16-18 urte bitartean badituzu, C1 mailako edozein ikastarotan 20 € besterik ez duzu ordaindu beharko. Deskontu hau lortzeko, matrikula bulegoan egin behar da: ezin da ONLINE egin.
Lanbiden izena emanda bazaude, egunean 2 orduko ikastaroak edo modulu txikiagoak doan egin ahal dituzu. Matrikula bulegoan egin behar duzu: ezin da ONLINE egin.
San Prudentzio Fundazioko kide bazara, %5eko deskontua lortu ahal duzu.
Egunean 2, 2,5, 3 eta 5 orduko ikastaroetan edo autoikaskuntzan matrikulatzen bazara eta A1, A2, B1 edo B2 mailetan, deskontu hau egingo dizu Arabako Foru Aldundiak.
Vital Fundazioak deskontua egingo dizu 18-25 urte bitartean bazaude, eta egunean 3 edo 5 orduko ikastaro batean izena ematen baduzu. Deskontu hau Gasteizko IKAn besterik ez duzu izango.
Aurreztu % 2 zure ikasteko prozesuan San Prudencio txartela erakutsita.
Edozein zalantzatarako, bulegoetara jo.