Aintzat harturik zer ezartzen duten Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBPLO), otsailaren 25eko 2/2004 Legeak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa), jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Adriano VI.a 18, behea, 01008 Gasteiz helbidea duen Ardatz Kultur Elkarteak (ikagasteiz) kudeatuko dituela. Datuen tratamenduaren helburuak dira ikasleekiko harremanen kudeaketa, matrikulazioaren eta ibilbide akademikoaren kudeaketa eta ebaluazio eta aprobetxamenduaren jarraipena. DPBLOren 5.1 eta 11. artikuluekin bat eginik, jakinarazten dizugu zure datuak HABEra bidaliko direla aprobetxamenduaren ebaluaziorako eta jarraipenerako, eta legozkizukeen dirulaguntzen kudeaketarako. Datuak epe zehatzik gabe gordeko dira, aipatutako helburuak lortzeko beharrezkoak edo erabilgarriak diren bitartean edo zuk kontrakorik adierazten ez duzun bitartean.

 

Irakurri ditut nire datuen tratamenduarekin eta lagapenarekin lotuta goian aipaturiko baldintzak eta onartzen ditut. 

Interesdunak badu eskubidea fitxategian sartzeko eta datuen tratamenduaren arduradunari eskatzeko fitxategia zuzentzeko, deuseztatzeko, transferitzeko eta aurkaratzeko; baita datuen tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, eskabide idatzia eta izenpetua bidali behar du Ardatz Kultur Elkartera (Adriano VI.a 18, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz), idazkariari zuzendua, nortasun-agiriaren kopiarekin batera. Datuak aldatu badira, helbide berean jakinarazi behar du; egin ezean, Ardatz Kultur Elkarteak (ikagasteiz) ez du erantzukizunik bere gain hartuko. Halaber, interesdunak bere adostasuna baliogabetzeko eskubidea du; bai eta Datuen Babeserako Euskal Agentzian erreklamazioa aurkezteko ere.