Informazio-orria

Matrikula egitean kontuan hartu beharrekoak

Bulegoan esango zaizu zer euskaltegitan izango den ikastaroa.

Euskaltegi batean inoiz matrikulatu ez bazara edo matrikulatu gabe urtebete baino gehiago eman baduzu, mailaketa-proba egin behar duzu. Aurreko ikasturtean beste euskaltegi batean ibili bazara, ez duzu mailaketa egin behar, baina gainditutako azken azpimaila ziurtatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar duzu.

Matrikularen prezioan bi kontzeptu daude sartuta: matrikula-tasa (30 €) eta matrikula bera (gainerako guztia). Matrikulatzen diren guztiek ordaindu behar dute matrikula-tasa (*).

Txandaka ibili behar baduzu, bi ordutegi aukeratuko dituzu gehienez, eta bulegoan entregatu txandaka zergatik ibili behar duzun ziurtatzen duen agiri ofizialen bat.

Matrikula nola ordaindu

Urriko ikastaroetan, dena batera edo epeka ordain daiteke. Epeka ordainduz gero, kontu korrentearen zenbakia eman behar duzu, eta aurrerago bertatik helbideratuko zaizkizu hurrengo epeak.

Behin matrikula eginda kontuan hartu beharrekoak

Ikastaroan baja emateko, bulegoan jakinarazi beharko duzu, eta orri bat sinatu. Jakinarazten den eguna hartuko da baja-datatzat.

Behin baja emanda, honako hauek izango dira matrikularen dirua itzultzeko epeak:

  • Baja matrikulazio-epearen barruan emanez gero, ordaindutako guztia berreskuratuko duzu.
  • Baja ikastaroa hasi eta 5 eskola-eguneko epean egiten bada, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, matrikula-tasa izan ezik.
  • Baja bada hasierako 5 eskola-egun horiek pasatu eta 2. epea helbideratzeko data baino lehen:
  • Matrikula epe bakarrean ordaindu baduzu, hurrengo epeei dagokien diru-kopurua itzuliko dizugu.
  • Matrikula epeka ordaintzea aukeratu baduzu, ez dizugu hurrengo epeei dagokien diru-kopururik helbideratuko.
  • Baja bada 2. epea kobratu den egunetik 3. epea helbideratzeko egunera bitartean:
  • Matrikula epe bakarrean ordaindu baduzu, 3. epeari dagokion diru-kopurua itzuliko dizugu.
  • Matrikula epeka ordaintzea aukeratu baduzu, ez dizugu 3. epeari dagokion diru-kopurua helbideratuko.
  • Azken epea helbideratzen denetik aurrera ez da dirurik itzuliko.

Zuk eskatutako ordutegian talderik sortzen ez bada, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, matrikula-tasa barne.

Behin ikastaroa hasita, ordutegia aldatu edo txandaka ibili behar baduzu, aldaketaren zergatia azaltzen duen agiri ofizial bat entregatu behar duzu bulegoan. Aldaketa onartuko da baldin eta leku-arazorik ez badago eskatu nahi duzun taldean.